DBH3: Amonen Festa

Proiektu honetan bi atal nagusi bereiz ditzakegu. Alde batetik, amonari idazten dioten eskutitza eta bestetik, Amonen Festa deituriko ekitaldia.

Hasteko, ikasle bakoitzak bere amonari elkarrizketa egin behar dio eta grabatu. Behin lehenengo pauso hau emanda, elkarrizketan emandako erantzunak transkribitu eta argazkia atera behar dute amonarekin. Ondoren, elkarrizketatik abiatuta, amonari eskutitz bat idazten dio ikasleak, apainketa bere gustura eginez. 

Ekitaldiari dagokionez, ikastolako areto nagusian ikasleak eta ikasle bakoitzaren amonak biltzen dira. Musika jarri eta dantza taldeko arkuak hartuta ikasleen ongietorria jasotzen dute amonek. Bertsoak, dantza eta musika saioak izaten dira. Ekitaldia amaitzeko, ikasle bakoitzak lehenagotik idatzi duen eskutitza ematen dio amonari.