DBH2: ‘Zure platerean hasten da mundua’

Datorren URRIAREN 19an, osteguna, LANDETXE kultur aretoan Zure platerean hasten da mundua DOKUMENTALA proiektatuko dute. Ondoren, haien ekoizleetako batzuekin solasaldia egingo dute. Doakoa izango da, baina gonbidapenarekin.

Emanaldi hori ikastetxeetan agroekologia eta elikadura sistemen inguruan egiten duten lanketarekin uztartu dute EHKolektiboa-ko kideek, Euskal Herrian Agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboko kideek. DBH2ko gure ikasleekin egon dira gaur, asteartea, urriak 17.

Dokumentalaren sinopsia:
Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: agroekologia.

Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.