Bidaia bat opari (HH-LH-DBH)

Aurten ere Ku-ku Eguna ospatuko dugu herrian eta, ekimen horren harira, Bidaia bat opari Haurtzaro Ikastolan martxan izango dugu datozen hiru asteetan. 

Mimoz aukeratutako liburuez betetako pizza kaxak daude Liburu Txokoan, lehengo urtean bezala. Kaxa barruan, gainera, gutun orokorra eta liburu bakoitzeko proposamen banarekin osatutako liburuxka bat ikus daitezke.

Maila bakoitzak erabakitzen du proposatutako dinamika gauzatu, berri bat asmatu edo, besterik gabe, liburua gozatzeko tarte bat hartu nahi duen, denboraren eta gogoaren arabera. 

Helburuak:

  • Ikastetxeekin elkarlana burutzea, haur eta gazte literatura eta genero ikuspegia barnebiltzen dituena.
  • Gure liburutegia kalitatezko hainbat libururekin hornitzea (ziklo bakoitzeko liburu bat).
  • Bi urte lehenago euskaraz argitaratu diren “Galtzagorriren urteko liburu gomendagarrienen” artetik alerik interesgarrienak erreskatazea eta ezagutaraztea.
  • Liburu hauek haurrei nola eskaini proposamen xume bat egitea bitartekariei (irakasle eta hezitzaileei), helburuak plazera eta gogoeta izanik.

2024 ikasturterako, beraz, 2022ko (Galtzagorrik argitaratua duen azken urtea) gomendagarrienen zerrendatik ondokoak hautatu dituzte antolatzaileek ikastetxeei oparitzeko:

  • 0-1 urte: Badakit baratzea lantzen (2022). Elena Odriozola.
  • 2-3 urte: Gabon denoi (2022). Chris Haugthon
  • 4-6 urte: Etxe handia eta etxe txikia (2022). Yoshi Ueno eta Emiko Fujishima.
  • 6-8 urte: Hemendik ez pasa (2022). Isabel Minhós Martins eta Bernardro P. Carvalho.
  • 8-10 urte: Artistak gara gu (2022). Federico Delicado eta Maria José Floriano.
  • 10-12 urte: Izan zuhaitz (2022). Maria Gianferrari eta Felicita Sala.
  • 12-16 urte: Gerra (2022). José Jorge Letria eta André Letria.

Zer eskatzen digute trukean?

Haur eta gazte literaturaren bitartez, haur eta irakasle guztiak sinbolikoki bestelako mundu bat amestera batzea gustatuko litzaieke. Horretarako, haur eta gazteei BIDAIA BAT OPARI ekimenaren berri emateko eskatzen digute, Ku-ku Egunaren deialdia pasatzeko, eta liburu hau kontatzeko kalitatezko tarte bat hartzeko, irakurketa kolektibo gozagarri bat izan dezagun.

Egitaraua

  • Hilaren 9an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Dardarak album ilustratuaren aurkezpena Hipatia lorategian.
  • Hilaren 9an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan, Dardarak Artxiboan erakusketaren inaugurazioa (Dardarak album ilustratutik abiatuta). Erakusketa zabalik egongo da hilaren 17ra arte.
  • Maiatzaren 11n, larunbata, Ku-ku Eguna kontzejupean: kaleko liburutegia egun osoan zehar, eta arratsaldean tailerrak eta ipuin kontaketak.
  • Hilaren 13tik 17ra ipuin kontaketak, LH3-LH4 mailetan, Mireia Delgadorekin.

Animatu eta parte hartu!