Basque Centre for Climate Changeko Pablo Herreros, DBH3. mailako ikasleekin solasean

Euskal Herriko Unibertsitateko Basque Centre for Climate Changek gidatutako TRAINING CARAVAN: IKERTZAILEAK GELAN proiektuan parte hartu dugu. Ekimen honen helburua da: Zer da klima aldaketa? Nola eragiten digu gure egunerokoan? Galderei erantzutea.

Udaberri honetan, BC3k Training Caravanen 13. edizioa martxan jarri zuen EHUko taldeak Eusko Jaurlaritzarekin batera. Zientzian oinarritutako Klima Aldaketaren gaineko oinarrizko galderei erantzun eta egungo ikertzaile zientifikoen eguneroko jarduna DBHko ikasleekin partekatzea helburu duen ekimenean Haurtzaro Ikastola onartua izan zen eta gaur ostirala, maiatzak 26, aukeraz gozatu dugu.

Madrilen jaioa, bertan ingeniaritzako gradua egin zuen, Herbehereetan masterra eta New Yorken aholkulari eta ikertzaile lanetan lau urte pasatu ondoren, gaur Bilbotik etorri den Pablo Herreros gazteak, klima aldaketaren inguruko ebidentzia zientifikoetan oinarrituz, solasaldi interesgarria eskaini digu DBH3ko ikasleoi.