Agenda30: Ikasturte amaierako Udal Foroa

Gaur goizean, ikastolako LHko Talde Berdeko kideek eta DBH ekoordezkariek ikasturtean zehar Agenda 30en proiektuan landutako ekintzen berri Udalari aurkezteko Udal Foroan parte hartu dute. 


Gogoan izan, azken bi ikasturteetan Garapen Jasangarrien zazpigarren Helburuan zentratu eta ENERGIAren beharraz, kontsumoaz, garrantziaz eta egiten dugun erabileraren inguruan sakondu eta hausnartu ahal izan dugula, bai ikastolarako bai Oiartzun herrirako hobekuntzak proposatuz.


Ikastolako komunitatea osatzen dugun kideoi guztioi eskainitako partehartze eta laguntza, eskertuz, datorren bi ikasturteetarako helburu berrian pentsatzen hasiak gara, iada. 

Mila esker, denoi!
Haurtzaro Ikastolako Agenda 30 Taldea