Mekanografia Eskolaz Kanpoko ekintzetako bat da, eguerdietan eskaintzen duguna, LH4-LH6 mailetako ikasleentzat. Kluppy sistemaren bidez, ikasleek konpetentzia digital berri bat ikasten dute.
Gaur asteartea, maiatzak 9, motibazio saioa egin dugu LH3, 4 eta 5 mailetako ikasleekin. Datorren ikasturtean ikastaroan izena emateko aukera edukiko dute, eta haiek animatzeko saioa izan da.