Atzo, uztailak 7 asteazkena, Oneka Zapirain, June Retegi, Eneko Huitzi eta Ramon Gorrotxategi irakasleek Euskal Herriko Unibertsitateak udan antolatzen dituen UIK ikastaro batean emaile gisa parte hartu zuten.
2030eko Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskola erronkak generoaren perspektibatik deituriko ikastaroan Haurtzaro Ikastolan Agenda2030 eta Hezkidetza uztartzen eta lantzen dituzten programak argi eta zabal aurkeztu zituzten.
Saioaren amaieran, Espainiako Estatuko beste bi ikastetxeen esperientziak ere mahai-inguru interesgarrian partekatu zituzten.