Haurtzaro erronka zalea da. DBH3 eta 4 mailakoek ez diote uko egiten erronkari, baina badira 3 urte ez dugula halakorik izan. Ba…etorri da berriro. Aurten, Ibarran.
Datorren ikasturtean DBH3 eta 4n izango direnak bikain erantzun diote deialdiari: 18 ikasle maila batean eta beste 18 ikasle bestean, eta neska eta mutil kopurua parekoa.
Hasiera ezin hobea erronka ongi betetzeko. Garai berriak kapitain berriak dakartza. Oraingoan Irati Huitzi eta Ander Mariezkurrena. Leire Lekuona beste erronka berritan baitabil. Sumatuko dugu ez dugula gure artean, baina bere hutsunea ederki osatuko dute kapitain berriek. Denbora horren lekuko!
Taldea osatu dugu. Mila esker izena eman duzuen guztiei, bain 16 kiderentzat baino ez dago lekurik. Ez dago beste aukerarik. Besteak gurekin etorri, osatu den taldea jarraitu, animatu… Gonbidatuak zaudete!
Tolosan hasi zenak, jarraipena du oraindik… Erronka berria!