Herriko ikastetxeetan, Oiartzungo Udaleko Adin Txikiko Mahaiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, herriko gazteen artean sakelakoen eta gailu digitalen erabilera arduratsua sustatzeko lanean ari gara.
Horretarako, 2015, 2017 eta 2019an hiru ikerlan egin ditugu, eta lortutako emaitzetan oinarrituta, azken urteotan zenbait ekintza jarri ditugu martxan, gurasoei zuzendutako hitzaldiak eta ikasleentzat zuzendutako formazio saioak, besteak beste.
Aurten ere bete duzue gaiari buruzko inkesta bai ikasleek bai familiek. Horretan oinarrituta, familiei zuzendutako prestakuntza jarduera egin genuen atzo, maiatzak 10: Nola erabiltzen dituzte gure gazteek sare sozialak?
30 bat guraso bildu ziren oso interesgarria eta parte-hartzailea izan zen ekimenean.