2006-03-06an energia sarera konektatu ziren Haurtzaro Ikastolako terrazan kokatuak dauden eguzki plakak. Plaka horien jabetza Energiaren Euskal Erakundea EEE-EVErena izan da, lehenengo 15 urteen produkzioaren etekina EEE-EVEk bereganatzen zuen.
Oiartzungo Udalaren, EEE-EVEren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmenari esker, horren ondotik, Haurtzaro Ikastolaren izenean hasi da energia produkzioa.
Une honetatik aurrera, energia elektrikoko kontsumitzaileak izateaz aparte ekoizleak ere bagara. Goiener-ekin egin dugu hitzarmena, eta, Eskolako Agenda 2030eko helburuak erdiestetik gertuago gaude, izan ere Haurtzaro Ikastolaren eraikuntza gero eta jasangarriagoa da.