LH6 elkartasun azoka: Katxalin eta Izan inurri

Kaixo Haurtzaro Ikastolako familiak!

LH6. mailako ikasleak gara eta diziplinarteko proiektu bezala elkartasun azoka bat antolatuko dugu.

Aurten lortzen dugun diru guztia Katxalin eta Izan inurri izeneko elkarteei emango diogu, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzen dietelako. Zuek ere gure azokan parte hartu nahi duzue? Adi antolatu ditugun hiru ekintzei:

  • Eltzeitsuak jarri ditugu dirua biltzeko gure ikastolako geletan eta herriko gune batzuetan.
  • Errifak salduko ditugu herrian zehar.
  • Martxoaren 8an elkartasun azoka egingo dugu herriko plazan.

Animatu eta egin zure ekarpena, denok eskertuko dugu eta!