Haurtzaro Ikastola, berriro ere nabarmen Azkue Sarietako emaitzetan

Resurrección Maria Azkue Gazteentzako Literatura Sariak irabazle berriak ditu. 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako sariketa honetan, aurten 412 lan aurkeztu dira, narratiba zein poesian.

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatutako lehiaketa honek gure ikastola nabarmendu du bereziki: aurten ere lan gehien aurkeztu ditugun ikastetxea izan baikara, eta sari berezia jaso dugu horren aitorpen gisa.

Ondorengo ikasleak izan dira sarituak:

  • Hamar eta hamahiru urte bitartekoen mailan, narratiban Haurtzaro Ikastolako hiru ikaslek lortu dute saria: Alatz Nazabalek irabazi du ‘Egunerokoa’ lanagatik, bigarren Irati Zabalo izan da ‘Erantzuna jasotzeko esperantza’ lanagatik eta hirugarren Malen Vallejo ‘Ez zara bera bezalakoa’ lanarekin.
  • Poesian, bigarren Haurtzaroko Noa Zabalegi izan da ‘Zer da zuretzat laguntasuna?’ lanarekin.
  • Hamalau eta hamazazpi urtekoen mailan, olerkian, bigarren saritua Liher Larrea izan da ‘Haizea’ poesiarekin.

Zorionak gure ikasle idazleei eta lan hauetan parte hartutako irakasle guztiei! Bejondeizuela!