Berako Labiaga Ikastolako kideak etorri zaizkigu guregana goiz eder bat pasatzera. Ikastola sarea osatzen dugunon elkarezagutza tarteko, Berako Ikastolako DBH ko ikasleak etorri zaizkigu bixitan eta goiz bikaina pasa dugu DBH 2.mailako ikasleok. Jolasean, Pingpong-ean, tokan, sokatiran, herria ezagutzeko dinamiketan… elkar topatzeko eta ezagutzeko momentu paregabea izan dugu.


































































































































































