IDAZLEAK IKASTETXEAN

Juan Kruz IGERABIDE

Beste urte batez Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duen  “Idazleak ikastetxean” proiektuan parte hartu dugu ikastolan. Aurten Juan Kruz Igerabide idazlea izan dugu gurekin.

LH3.mailakoek “Euskal Herrietako ipuin harrigarriak” obra literarioa irakurri dute gelan eta ondoren, honen idazlea ikastolara etorri zaigu bisitan. Solasaldi ederra izan dugu Juan Kruz Igerabiderekin.

LH1.mailakoak liburu txokotik pasa direnean, idazlea nor den ezagutu dute eta zortedunak izan dira, tartetxo bat hartu du Igerabidek beraiekin “Nire gorputzean bizi naiz” liburuaz aritzeko.

Eskerrik asko bihotzetz, Juan Kruz Igerabide! Plazerra izan da!