Abenduaren 18an Haurtzaro Ikastolako Batzar Nagusia izango da

Abenduaren 18an ospatuko dugu Ikastolako urteroko Batzar Nagusia. Ikastolako erabakitze organo gorena Batzar Nagusia izanik, bertan hartzen diren erabakiek urteko
lanean eta funtzionamenduan eragin zuzena dute. Honek erakusten du bertan parte hartzearen garrantzia. Beraz, gure proiektuak ahalik eta partaide gehienen parte-hartzea izan dezan, ez dugu
zalantza jartzen gure artean izango zaituztegula egun horretan.

Ondorengoa dira bertan landuko diren gaiak:

  1. Lehendakariaren agurra
  2. Haurtzaro Ikastola Kooperatiba
    a. Bidezkoa bada, aurreko batzarraren aktari onespena
    b. Kontseilu Errektoreko eta Hezkuntza Batzordeko ordezkari berrien izendapena
    c. 2024-2025 ikasturteko kudeaketa txostena eta, bidezkoa bada, 2025-2026
    ikasturteko kudeaketa planaren onarpena
    d. 2024-2025 ikasturteko kontuak eta, bidezkoa bada, 2025-2026 ikasturteko
    aurrekontuen onarpena
    e. Plan Estrategikoa 2026-2030, onarpena
    f. Udalarekin harremanak
    g. Familien parte-hartzea
  3. Hezkuntza arloa
    a. 2024-2025 ikasturteko kudeaketa akademikoa
    b. Ikasleak ekintzaile
  4. Galderak eta erantzunak