| Gaur, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunarekin bat egiten dugu ikastolan. Aurten ere, gure komunitateak argi adierazi nahi du indarkeriarik gabeko jendarte baten aldeko konpromisoa eta norabide horretan lanean jarraituko dugu. Horretarako, prebentzio eta kontzientziaziorako lanketak egin ditugu mailaz maila, HH3tik DBH4ra bitarte, eta argazki kolektiboak ere atera ditugu, baita kolore beltzez jantzita etorri aldarria egun osoan zehar egiteko. |
| Bide batez, gogorarazi nahi dugu ikastola parekide eta bidezkoagoa eraikitzen jarraitzeko denon ekarpenak funtsezkoak direla. Proposamenak, zalantzak, iradokizunak edo alternatibak badituzue, orain edo urtean zehar, hemen duzue horiek bidaltzeko bidea: hezkidetzabehatokia@haurtzaro.ikastola.eus |
| Era berean, Herri mailan Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatutako elkarretaratze eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. |
| Indarkeria matxistarik gabeko komunitatea elkarrekin eraikitzen jarrai dezagun! |






