Zabor bilketa, zaborraren kudeaketaz jabetzeko

Azkenaurreko eguna izan da gaur eta zaborra biltzen jardun dugu DBH 1.mailan herrian zehar. Egunerokotik atera eta lanerako tresna egokiak hartu eta Ugaldetxo aldera jo dugu eginkizun batekin: Kalean zehar ikusten dugun zaborra bildu eta dagokion zaborontzira eramatekoa. Zertarako aritu gara honetan? Zaborraren kudeaketaz jabetzeko, nahiz eta oso ikasia dugun eta egunerokoan asko lantzen den, begira jartzea besterik ez da behar konturatzeko gure kaleetan eta lurrean zaborra ere badela. Oso gustura aritu dira ikasleak eta ekintza xume honekin kontzientziatze ariketa egin dugu. Ikusi nahi?