LGTBIQ+ fobiaren aurkako aldarria

Ikasturte hasieran, zehazki, Bizikidetza egunean ikastolako komunitate guztia anfiteatroan elkartu ginen elkarbizitza osasuntsu eta egoki baten alde gaudela adierazteko. Horretarako, gure elkarbizitzan beharrezkoak diren zenbait oinarri sendo landu genituen eta maila bakoitzak printzipio baten inguruan hausnartu zuen. Bestalde, ikasturtean zehar beste hainbat lanketa burutu ditugu bizikidetza osasuntsua oztopatzen duten gaien inguruan.

Gaur LGTBIQ+fobiaren kontra gaudela aldarrikatzeko bildu gara ikasturteko leku berean. Nahiz eta aurrerapauso txiki batzuk eman diren, oraindik bide luzea dago egiteko kolektibo honek pairatzen duen diskriminazioa guztiz desager dadin.

Horrexegatik elkartu gara hemen. Zapalkuntza hau ikusarazteko, gure ahotsa altxatzeko, eta aniztasuna ez dela arazoa, baizik eta aberastasuna gogorarazteko. Horrenbestez, goazen astean zehar errepasatu dugun koreografia dantzatzera. ENTERA DAITEZELA!

Eskerrik asko kide denoi parte hartzeagatik, ikasle zein irakasle. Azkeneko ekintza kolektibo honekin batera Bizikidetza egunei itxiera eman diogu aurteng ikasturte honetan. Gogoratu denok eskubide berdinak dauzkagula. Gora Haurtzaroko bizikidetza osasuntsua! 

Gora ikastola-komunitate aske, anitz, zaindu eta parekide!