Piztu Jakinmina: Eskuttun, euskalduna eta ekintzailea

Maiatzaren 7an Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen Piztu Jakinmina jardunaldian izan ginen Haurtzaro Ikastolako “Eskuttun, euskalduna eta ekintzailea” egitasmoa aurkezten Gasteizen. Bertan, DBH 4.mailan dauden Eskuttun taldeko ikasleek parte hartu zuten, egitasmoa aurkezten beraien esperientziatik kontatuz, baita Eskuttun taldeko gidari den Donibane Azkaratek ere.

Aurkezpena, esan moduan, ikasleek eta Donik egin zuten. Hau izan zen aurkeztu zena:

Aurkezpena 12:00etan izan zen Europa Jauregian, jardunaldiko bigarren egunean. Azalpen guztiak zehaztasunez eman genituen bertan.

Bertaratuen azalpenaz gain, Eskuttunek “Zer ekarpen egiten duen” galderari erantzuteko ondorengo bideoa osatu genuen:

Eta bukaera gozoa izan zedin, Eskuttunekoek Eskuttuni buruz sortutako kantua joaz amaitu genuen jardunaldia, goxo eta irrifartsu:

Jarrai dezagun gure balioen lanketa egiten Eskuttun bezalako egitasmo ederren bitartez luzaroan gure ikastolan. Aupa Eskuttun! Aupa gazteak!