Pasa den larunbatean Udaberriko Matematika Lehiaketa ospatu zen Leioako unibertsitatean. Badira urte batzuk Haurtzaro Ikastolako ikasleek ekintza honetan parte hartzen dutela, eta asteburuan DBHko 7 ikaslek izan zuten lehiaketa honen bigarren fasean parte hartzeko aukera. Eguraldi makurra izan arren, diploma bana jasota, pozik itzuli ziren etxera.
