Elkartasunarekin bueltan gaude udaberriko oporretatik itzulita ere. Kantuan itzuli gara.
Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde ikertu ondoren, “Aita Mari” itsasontziari laguntzea erabaki dugu. Aita Mari Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Erakunde honek pateretan Afrikatik Europara datozen etorkinei laguntzen die. Mediterraneoan zehar ibiltzen da pateretan dabiltzan emigratzaileen bila eta aurkitutakoan Europara ekartzen dituzte, beraien biziak salbatuz.