
Martxoaren 21aarrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna da eta aurten gure agenda morearen barneko lanketan garrantzia berezia eman nahi izan diogu, justizia soziala gure bizikidetzaren proiektuaren oinarrietako bat dela sinesten baitugu. Egunerokoan ditugun jarrerez eta aurreiritziez ohartzea eta gurean beso-zabalik edonor jasotzeko eta zaintzeko zein erronka ditugun pentsatzea izan da lanketaren helburu nagusia. Familietan ere gaiari buruz hitz egitea eta elkarrekin hausnartzea interesgarria litzateke, denok baitugu zer pentsatua, zer egina eta zer eragina komunitatean. |
Gure ikastolako komunitatea, gure herria bezalaxe, harrera ikastola delagogoratu dugu gaurkoan, eta horrela jarraituko dugu hemendik aurrera ere, denok baikara gure ikastolan ongi etorriak! |