Zorionak Eskolarteko bertso txapelketako saritu guztiei!

Gaur ospatu da Eskolarteko bertso txapelketako eskualdeko saioa, eta Haurtzaroko 52 ikaslek parte hartu dute bertan. Primeran pasa dugu bertsoak idatzi eta bertsolariak entzuten, eta sari batzuk ere ekarri ditugu herrira:

LH3-4ko karegorian Aiora Salaberria Garciak lortu du lehenengo saria.

LH5-6ko kategorian Elaia Lasa Gelbentzuk lortu du bigarren saria eta Ekai Irazusta Ostolazak lehenengoa.

DBH1-2ko kategorian Sara Ayllón Gaztelumendik lortu du bigarren saria eta Usoa Arruabarrena Destribatsek lehenengoa.

Sari nagusia, zalantzarik gabe, sortutako giroa eta gaztetxoak bertsoekin gozatzen ikustea!