Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko eguna
Urte osoan zehar lantzen ditugu feminismoaren balioak ikastolan. Oinarri ditugun 14 printzipioetako bat da parekidetasuna eta egunerokoan gaia lantzen jarduten dugu. Egunerokoaz gain, martxoaren 8a berezia izaten da, ordea. Modu kolektiboan gaiari presentzia emateko eguna izan ohi da eta, gaur ere, ikasgeletan gaiari lotutako hainbat lanketa egin ditugu, bihar baita *Emakumeen Nazioarteko eguna. Ikastolan ez ezik, etxeetan ere gaiaz eta egin dutenari buruz hitz egiteko gonbita luzatzen dizuegu, aldarrikapena ardura kolektibotik indartzea garrantzitsua baita guretzat. Herrian ere, hainbat ekintza antolatu ditu Oiartzungo Asanblada Feministak eta horietan parte hartzera animatzen zaituztegu, denon artean egingo baitugu jendarte parekide eta berdinzaleagoa! #NiFeministaNaiz #GuEreFeminista #Haurtzaromorea |