1. Urtarrileko keinua: berogailuen tenperatura argien erabilera neurtzea
Negu bete-betean gaude eta berogailuak pizteko ordua iritsi da. Sarritan tenperatura egokia ezin lortu ibiltzen gara eta, batzuetan, berogailua topera jarri eta lehioa irekitzen dugu. Ekidin al dezakegu hori? Talde Berdekoen urtarrileko keinua berogailuaren eta argiaren erabilera kontzientea bultzatzea izango da.
Hori lortzeko, gure geletan, termometroen laguntzaz, tenperatura neurtuko dugu eta, behar ez dugunetan, geletako argia itzaliko dugu. Erronka erraza eta eraginkorra da energia aurreztu eta aldaketa klimatikoa moteltzen laguntzeko.
Etxeetan ere keinu hauek praktikan jar ditzakegu. Etxeetako energia-kontsumoaren ia erdia (% 45) berogailuan joaten da. Gure etxeetako tenperatura 1ºC jaisten baldin badugu, faktura elektrikoaren %5 eta %10 bitartean aurrez dezakegu, eta CO2 isurketak ere pixkanaka murriztuko ditugu: errepidean 1.600 km gidatzen dugunean isurtzen duguna bezainbeste.
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan energiaren kontsumo arduratsua egitera: gelako tenperatura egokia denean berogailua itzaliz eta gela hutsik dagoenean argiak itzaliz.
Xumea irudituagatik ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.