Lortu aisialdiko hezitzaile titulu homologatua Oiartzoren eskutik!

Zazpigarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulu homologatua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo IkastolakIkastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak.

Ikastaroa Oiartzo Ikastolan bertan egiten da. Lanbidek homologatua da eta 2024an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok eman dezake izena. Segidan, hainbat xehetasun:


IKASTURTE BATEKO IKASTAROA


  • Norentzako: 2. batxilergoa egiteko adina dutenentzako edo helduagoentzako
  • Izen-ematea: 2024ko irailaren 30era arte, hemen
  • Prezioa: 430€ (Ikastoletako ikasle eta bazkide diren familiek; gainontzekoek: 450€)
  • Ikastaroaren iraupena: 2024ko urriak 18 – 2025eko maiatzak 23
  • Ikastaroaren egutegia eta ordutegia: ostiralero, 15:30-20:30
  • Ikastaroaren ordu-kopurua: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
  • Informazio gehiago: www.zirimola.eus

BI IKASTURTEKO IKASTAROA


  • Norentzako: 1. batxilergoa egiteko adina dutenentzako edo helduagoentzako
  • Izen-ematea: 2024ko azaroak 1-22
  • Prezioa: 430€ (Ikastoletako ikasle eta bazkide diren familiek; gainontzekoek: 450€)
  • Ikastaroaren iraupena: 2025eko urtarrilak 17 – 2026ko maiatzak 8
  • Ikastaroaren egutegia eta ordutegia: bi astetik behin, ostiraletan, 15:30-20:30
  • Ikastaroaren ordu-kopurua: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
  • Informazio gehiago: www.zirimola.eus