LH2: Xabi Solanorekin kantak egiten ikasten

LH2. mailan, seigarren unitatean, musika lantzen ari dira. Unitateko lana dute kantak egiten ikastea eta musika emanaldi bat prestatzea. Horretarako, talde txikietan ari dira lanean, eta sortzen dutena, amaitzean, Urmendikoei eskainiko diete.

Lan horretan laguntzeko, gaur maiatzak 27, Xabi Solanoren bisita izan dute gelan. Kantak nola egiten dituen azaldu die artista eta musika irakasleak: batzuetan lehenengo melodia, besteetan lehenengo hitzak… Ziur aholkuak oso baliagarriak izango direla ikasleentzat.

Amaitzeko, Solanok eta DBHko ikasle batzuek abesti bat eskaini diete txikiagoei.

Eskerrik asko, artistak!