Ikastolen, ikastola mugimenduaren eta Ikastolen Elkartearen egungo argazkia da berau, baina baita hezkuntzarena orokorrean, eta ingurune sozioekonomikoarena ere; barne nahiz kanpoko argazkiak, alegia. Ikastolen mugimenduaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko atalek hartzen dute dokumentuaren lehenbiziko zatia. Bertan aztertzen dira Ikastola Eredua, Ikastolen Elkartea bera, lurraldetasuna eta ikastolen irismena.