Gaur, aspaldiko partez, egun pasa irten gara Oiartzunen barrena gure herriko altxorrak ezagutzera. Gurutzen egin dugu hamaiketakoa eta, ondoren, Beloaga gaztelura igo gara. Lainoak utzi digun neurrian, bertako bista zoragarriez gozatu dugu, gazteluaren historia ezagutu dugu eta lagun berri bat egin dugu, gure artean ibili den hauntza.
Beheiti abiatu eta tuneletan ibili gara aurrera eta atzera eta, azkenik, berriz ere Gururetzeko frontoira jaitsi eta bertan bazkaldu dugu.
Ikusi nahi duzue nola ibili garen? Begiratu argazkiak.