Gaur, abenduak 12 asteartea, Landetxe kultur aretoan elkartu dira herriko ikasleak udaleko zinegotzi eta teknikariarekin eta Araziko laguntzailearekin. Aurrez landutakoaren arabera hiru lanlerro proposamen zeuden eta horien artetik lerro bat lantzea erabaki dute: energia kontsumoa gutxitzeko proiektuak egitea. Helburua herri mailako ekintza komunak egitea da, beraz, hemendik aurrera zein ekintza egingo dituzten erabakiko dute ikasleek, planifikatu, garatu eta komunikatu egin beharko dituzte. Proiektua amaitzean ebaluatu ere egin beharko dute.
Bestalde, Haurtzaro Ikastolan bertan ere gaia lantzen ari gara. Ekoordezkariek gelako tenperatura neurtzeko termometroak jarri dituzte eta tenperatura kontrolatuko dute. Helburua ikasgeletan tenperatura egokia mantentzea da eta beroa ez galtzea, alferrikako kontsumorik ez egoteko. Pasilloetako tenperatura kontrolatzeko ateen erabilera arautzen ari gara.
Beraz, ikasturte honetan, ikastola barruan nahiz herrian, energia kontsumoa murrizteko ekintzak egiten ariko gara ikastolako komunitatean.