Pertsona ereduaz ari garenean, bereizgarri jakin batzuez ari gara, baita bereizgarri horietako bakoitza definitzen duten ezaugarri multzoez ere. Hau da, bizi dugun, aurreikusten dugun eta eraldatu nahi dugun errealitate horretako pertsonek zer tasun izatea nahi dugun zehazten dugu.