Bizikidetza Eguna 2023

Gure ikastolako ardatza den bizikidetza, ikasturte hasieratik curriculumean txertatuta dagoela gogoratu dugu gaur, urriak 2, astelehena. Aurtengo helburua HHtik DBHra arte, geletan ikasleekin, Zer egin behar da bizikidetza osasuntsua izateko? galderari erantzuna ematea izan da.

Ikasle guztiek egunari keinu kolektiboa egiteko, elkarrekin kanpoan argazkia atera dute 10:30ean. 14 printzipioen lanketari ekin diogu. Hasiera komunitatean eman nahi izan diogu, eta ikastola osoa bizikidetza osasuntsuaren alde gaudela sinbolizatzen duen ekintza izan da kanpoan egin duguna.