Albisteak

HEZKUNTZA PROIEKTU INTEGRALA

Pedagogia eraldatzailea

0-18 hezkuntza-proiektu propio berritzaile eta eraldatzailea

Hezkuntza ezinbesteko tresna da egungo zein etorkizuneko jendartea eraikitzeko. Ikastolen Elkarteko ikas-material propioak eta korronte pedagogiko berriak aztertu, hausnartu, Ikastolaren behar eta errealitatera egokitu eta abian jartzeko ahalegin etengabearen fruitua da Haurtzaro Ikastolaren hezkuntza-proiektu berritzaile eta eraldatzailea. Proiektu propioa, haur eta gaztetxoen ongizatea oinarri eta autonomia helburu dituena.

IKASTOLAK 29. jardunaldi Pedagogikoa

Inklusioaren, ekitatearen eta aniztasunaren aldeko konpromisoa indartu dugu Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoetan
“Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburua zuten Ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogikoek eta hezkuntza inklusiboaren eta ekitatezkoaren ikuspegia izan da nagusi, eta gizarte gero eta anitzagoan ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko apustu partekatua azpimarratu da.
Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak: Aniztasuna eta inklusioa protagonista

600 hezkuntza profesional bildu dira Donostian aniztasuna eta inklusioa lantzearen inguruan hausnartzeko, “Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburupean.

Zertaz aritu gara?

Jardunaldiek lau gai nagusi landu dituzte nazioarteko adituen eskutik:

Kulturaniztasuna → Identitate-errealitate berriak modu inklusiboan lantzea (Ane Urizar, Mondragon Unibertsitatea)

Eskola inklusiboa → Erakundea bere osotasunean eraldatzea (Mel Ainscow, Manchester)

Aisialdi inklusiboa → Jarduera fisikoan parte-hartze osoa sustatzea (Uxue Fernandez, EHU)

Ikasgela irisgarriak → Nola egokitu baliabideak ikasle bakoitzaren beharretara (Serge Ebersold, Frantzia)

Gure egunerokoa IRUDIETAN