7. Batzarra: komunitatearen ekarpenak

Ekainaren 22an, Iruñean, Ikastolen VII. Batzarra egingo dugu, hurrengo zortzi-hamar urteetako ikastolen erronkei aurre egin eta xede nagusiak ezartzeko.

Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko ahalegina egitea dagokigu, eta horretarako, Ikastolen Elkarteak egin duen proposamenari ekarpenak egiteko aukera izan du Haurtzaro Ikastolako hezkuntza komunitateak. Atzo, martxoak 14 osteguna, ikastolako jantokian lan bilera egin genuen, Kontseilu Errektoreak deituta.

Hainbat emendakin egingo dizkiogu Ikastolen Elkartearen proposamenari, honako gaiei dagokienez:

  1. Ikastola Eredua
  2. Ikastolen Elkartea
  3. Lurraldetasuna
  4. Ikastolen irismena
  5. Pertsona erdigunean
  6. Hezkuntza proiektua
  7. Euskara eta euskal kultura
7batzarra biharkoikastolak