Aste ekosoziala

Ikasturte honetan, Agenda 30eko gai nagusia URA da. Aurtengo helburua sentsibilizazio eta diagnostiko faseak betetzea da eta aste honetan buru-belarri jardungo dugu horretan, aste ekosoziala baita.

Helburua

Ikastetxeko komunitate osoak uraren garrantzia, kontsumoa eta kudeaketa ezagutzeko jarduerak antolatu ditugu. Maila bakoitzak bere ikuspegitik aztertuko du gaia. Zer iruditzen zaizue gai honen inguruan ikasi dutena galdetzen badiegu etxean, ondoren familian ere sentsibilizatu gaitezen uraren erabileraz?
Sentsibiliazio eta diagnosi fase honetan, maila bakoitzak berera egokitutako lanketa osatuko du: ura erabiltzeko moduak aztertu, ur kontsumoari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutu, uraren zikloa zein den etxeetan ezagutu, ikastetxeko ur kontsumoaren ikerketa osatu, jolasak, uraren kudeaketari buruzko ezagutza landu sakonki, aztarna ekologikoaren inguruan ere hausnartu, uraren kanalizazioaren inguruan ikertu eta Loiolako ur zikinen araztegira bisita ere egingo dugu aurtengoan.

Familien Parte-hartzea

Eta zuei, familiei, aztarna ekologikoaren galdetegia betetzeko eskatu nahi dizuegu, proiektu honetako partaide ere baitzarete. Hemen duzue galdetegia.

Azken Oharra

Gogoratu: ekintza txikiena ere ez da alferrikakoa. Denon artean, uraren garrantziaz jabetuko gara.