Xanistebanak 2022

Bukatu dira Xanistebanak eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu guk antolatutako ekintzetan parte hartu duzuen guztiei edo parte hartu dugunetan gerturatu zaretenei: sokadantza, txistularien kontzertua, Zaharren Egoitzara bisita, Haatik-en emanaldia, diskofesta gastronomikoa, haur parkea, danborradak…

Eta noski, ikastolako txosnara etorri zareten guztiei ere bai.

Ezin ahaztu hau dena aurrera ateratzeko boluntariok egindako lana. Biba zuek!

Pozik gaude egindako lanarekin. Hurrengo urtean gehiago! Gora Xanistebanak!