Puntuak jartzen, Arraguako bertso afarian

Maiatzaren 13an larunbatean, Arraguako jaietako programaren barruan, Aldeguna Elkartean bertso afaria egin zuten.

Bertan, Haurtzaro Ikastolako Bertso Eskolako ikasle batzuk zeuden eta LH6ko bi ikasle animatu ziren Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariei puntuak jartzera.

Hona hemen egindako erakustaldi ederra!

Bejondeizuela Oinatz Erauntzetamurgil Lertxundi eta Unax Otaegi Sarasola!