LH5: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin

LH5. mailakook musika saioa egin genuen atzo, astelehena urriak 23, Miramongo EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Han topatu genituen hainbat instrumentu-jole: piano-, biolin-, kontrabaxu-, perkusio-, klarinete- eta fagot-jolea. Banaka, binaka eta taldeka jardun zuten.

Aurrez, ikasleok lan bat egina genuen EOSetik bidalitako irudi batzuei soinuak jarriz / grabatuz. Gero, EOSeko egoitza bertan, Haurtzarotik bidalitakoa beste ikastetxeetakoekin bat eginez entzun genuen, bideo baten soinu banda gisa.

Esperientzia ederra benetan!