LH4: estanpazio tailerra

LH4ko kideok Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbidekin estranpazio tailerra egin dugu.

Norberak estanpatu ditu gerritik behera eta gerritik gorako irudiak. Ni-tik gu-ra pasatu gara.

Besteek egindakoa osatu eta ondoren gorputz desberdinak sortu ditugu. Gorputz anitzak, konbinaketa desberdinak egin zitezkeela ohartu gara, laurehundik gora aukera sortuz.

Gustura aritu gara teknika hau frogatuz. Gustura geratu gara emaitzarekin. Gustura egon gara Allende eta Idoiarekin!