Gora ihotik!

 GORA IHOTIK!!!!

Aurten ezin izan ditugu Ihoteak ospatu guk nahi bezala 😞😞, baina horrek ez digu ilusioa kendu eta herriko ohiturak mantentzeko gure aletxoa jarri dugu. 😁😁

Pasilloak apaindu ditugu, nahiz eta zomorro zinkok bere arrastoa utzi digun. 😏😏Zakuak jantzi ditugu eta ihote baltsa dantzatu dugu. Gainera, ihoteez zenbat dakigun ikusteko eta gure artean jolasteko kahoot bat egin dugu.