Euskal Olinpiadak 2024

Iazko hasitako bideari jarraiki, Euskal Olinpiaden bigarren edizioa egin zuten ostiralean, urtarrilak 12, Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailako ikasleek elkarrekin, hiru ikastolen arteko harremanak eta loturak estutzeko helburuarekin.

Hiru ikastoletako ikasleak eta irakasleak aritzen dira elkarlanean aurretiazko prestaketa lanetan, baita eguna bera nahi eta espero bezala ateratzeko lanean ere. Oso ongi joan zen jardunaldia.