Ekonomia ikasleak, Udala ezagutzen

DBH4. mailako ekonomia ikasleak udaletxean izan ziren atzo asteartea, abenduak 12.

Zinegotzien eskutik Udalaren antolaketa, funtzionamendua eta aurrekontuen berri izan zuten.

Euren kezkak eta galderak argitzeko ere baliatu zuten tartea, gelan landutakoa eguneroko bizitzarekin uztartuz.