DBH4: zinka eta azido klorhidrikoa

Joan den ostiralean DBH4. mailako Fisika Kimikako ikasleak laborategian aritu ginen lanean. Hiruhilabete honetan, Kimika alorrean murgildu gara, erreakzio kimikoak, taula periodikoa, loturak kimikoak, etab. izan dira, besteak beste, landutakoak. Laborategian, zehazki, zinka eta azido klorhidrikoa erreakzionaraztean zer gertatzen den behatu genuen eta bertako tresneriarekin lanean aritzeko aukera izan genuen.