DBH4: Sahararen aldeko ekimenarekin bat

Diruaren erreinuan bizi garen honetan, DBH4. mailako ikasleen ekimen baten berri ematera gatoz, sinbolikoa bezain baliotsua. 

Dakizuenez, hamaiketakoen salmenta maila honetako ikasbidaia finantzatzeko bidea da. Ikasleok, ordea, diru horren zatitxo bat hartu, eta Saharako beharrak asetu asmoz, bat egin dugu elkartasun kanpainarekin: guk ikasbidaiara bidaia dezagun eta elikagaiek Saharara.

Urtarrilaren 23tik otsailaren 1era, gainontzeko mailetan ere, hainbat produktu bildu ditugu Haurtzaron, El Watan elkartearen Piztu Itxaropena kanpainarekin bat eginez. Guztira 41 kaxa bete ditugu.