DBH4: Biologia-Geologia ikasleak, DNA ikertzen

Marrubien DNAren erauzketa egin dute laborategian DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleek. Etorkizuneko zientzialariak lanean aritu dira eta DNA harizpiak ikusteaz gain, hainbat istorio ezagutu dituzte. Martxoaren 8a datorkigu eta praktika horrekin hau ikasi dute:

Rosalind Franklinek DNA molekularen egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Haren datuei esker, James Watsonek eta Francis Crickek DNAren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an. Azken biei Nobel saria eman zieten, baina ez zuten berdin egin Rosalindekin eta ez zioten eman merezitako sari hori. Rosalindena bezala hainbat emakumeren ekarpenak ez dira behar bezala balioetsi.