Bretainiarrak Oiartzunen

Martxoaren 25ean DBH3 eta DBH4ko hainbat ikasle Bretainiara joan ziren astebetez. Pandemia aurreko elkartrukeak berreskuratuz, Gwisenin egon ziren.

Aste honetan, berriz, Bretainiarrak izan dira Oiartzunen. Joan den ostiralean iritsi ziren, maiatzaren 5ean. Familiekin egoteaz gain, Arditurri bisitatu dute, Irisarri Land (Igantzin, Nafarroa), Arantza (Nafarroa), Donostia (Zientzia Museoa, hiria bera, Haizearen Orrazia…), Zumaia, Gernika eta Oiartzun.

Gaur, maiatzak 11, agur festa egin dugu ikastolan.

Bihar ostirala, maiatzak 12, etxera itzuliko dira.

Oso aberasgarria izan da elkartrukea. Eskerrik asko eta laster arte!