Primeran doa Chernobilen Lagunak elkartearen aldeko kanpaina

2. hiruhilekoan egindako lanketaren ondorioz, CHERNOBILEN LAGUNAK elkartearen aldeko kanpaina martxan dute LH6ko ikasleek. Helburua elkarte honi ahal den laguntza ekonomiko handiena ematea da.

Kanpaina hiru ekimenetan banatua dago:

  • LH eta DBH gela bakoitzean dirua biltzeko ELTZEITSUA jarri zuten (martxoaren 20tik 31ra). Guztira, 865 euro lortu dituzte.
  • ERRIFAK saltzen ari dira. Asko saldu dituzte eta gehiago eskuratzeko aukera izango da.
  • AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dute herrian: Arraguako jaietan izango da, maiatzaren 20an, larunbata.

Horrez gain, LH3koek pultserak egin dituzte, plazan saltzen aritu dira eta dirua LH6koei eman diete.

Honen guztiaren berri ematen duen bideoa hemen duzue:

Eskerrik asko lagundu diguzuen guztiei. Gora Haurtzaroko komunitatea!

CHERNOBILEN LAGUNAK elkartearen inguruko informazio gehiago eskuratzeko hemen duzue web helbidea ere: https://chernobilenlagunak.org/eu.