2. hiruhilekoan egindako lanketaren ondorioz, CHERNOBILEN LAGUNAK elkartearen aldeko kanpaina martxan jartzea erabaki dugu LH6. mailan. Helburua elkarte honi ahal den laguntza ekonomiko handiena ematea da.
Kanpaina hiru ekimenetan banatua egongo da:
- LH eta DBH gela bakoitzean dirua biltzeko ELTZEITSUA jarriko dugu (martxoaren 20tik 31ra).
- ERRIFAK saltzea ere erabaki dugu. Oraingoz, antolaketa fasean ditugunez, aurrerago izango duzue ekimen honen berri.
- Oraindik data zehatzik ez duen AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dugu herria.
Honen guztiaren berri ematen duen bideoa hemen duzue.
CHERNOBILEN LAGUNAK elkartearen inguruko informazio gehiago eskuratzeko hemen duzue web helbidea ere: chernobilenlagunak.org/eu.