Oiartzo ezagutzeko ate irekiak, martxoaren 16an

Familientzako ate irekien saioa egingo dugu martxoaren 16an arratsaldeko 17:30ean, batxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula epea (martxoaren 27tik apirilaren 21era) ireki aurretik. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da. Ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea.

Oiartzon batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditugu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz. Horrez gain, Oiartzon ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean.

Oiartzo Ikastola, hurbil urrunera begira
Oiartzungo Haurtzarok eta Errenteria-Oreretako Orereta Ikastolek 1990. hamarkadaren amaieran jarri genuen martxan Oiartzo, bi ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz. Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme. Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen lantalde egonkorra ditugu. Besteak beste, ikasleen emaitzak dira horren guztiaren lekuko.