Bertso saio arrakastatsua

Larunbatean, maiatzak 7, DBH4koek antolatutako bertso saioa izan zen Madalensoron.

Bertan parte hartu zuten Ane Labaka, Josu Ibarguren, Alaia Martin, Jon Martin eta Amets Arzallus bertsolariek, Doni Azkarate bertso-jartzaile zutela.

Publikoak ederki disfrutatu zuen, giro oso polita izan zen frontoian.

DBH4koek ikasbidaia finantzatzeko ekimena oso arrakastatsua izan zen, beraz. Zorionak!